3 irakurgai abuzturako

Iadanik oporretan egongo zara ziurrenik. Hondartzan eguzkiaz eta itsasoaz gozatzen edo mendialdeko pasai ederrak ikusten. Edo agian hiri berri baten hango txoko interesgarriak ezagutzen. Batek daki. Abuztuan egun libreak izateak dakartzan abantailez aprobetxatu beharra dago. Bai horixe! Hau guztia egitea oso ondo dago. Edo behintzat aipatu ditudan ekintza batzuk egitea. Nahi dena egin eta aurrera. Egun aurruntek dakartzaten monotoniatik ihes egitea da helburua. Goputz eta arima oxigenatzea. Haize berriak hartzea. ;-)

Hemengo sarrera honetan hiru proposamen dakarkizut zure oporretako irakurtaldiak aberasteko. Ez dira liburuak. Ez eleberri ezta poema bildumak ere. Sarean beraien lana oso txukun egiten dituzten hiru lagun dira. Eta saretik at ere bai noski! Beraien alorretik zer pentsatua ematen dituzten hausnarketa interesgarriak partekatzen dituztenak. Hauek dira bada nire hiru kutunak:

fatima 3 irakurgai abuzturako

Fatima Martin Abril

Hezitzaile, aholkulari, hizlari honek bihotzarekin idazten du. Bere blogeko sarrerek guztiongan eragina dute.

alex 3 irakurgai abuzturako

Alex Rovira Celma

Idazle, enpresari, ekonimilari, nazioarteko hizlari eta aholkularia. Zorte Ona bere liburua irakurtzea gomendatzen dizuet. Honen gogoeta eta aholkuek barrenak astinduko dizuete.

mertxe 3 irakurgai abuzturako

Mertxe Pasamontes

Coach, psikologa eta hezitzailea. Psikologia aholkuak irakurgai eta entzungai dituzue bere webgunean.

Alex lehendik ezagutzen nuen. Hau da, saretik kanpo. Oso ospetsua egin baitzen aipatu dudan liburuagatik. Eta beste bi neskak sarean ezagutu ditut. Sare sozialetatik hobeto esan da. Internetek batzutan altxorrak topatzeko balio du eta.

Ondo pasa oporrak eta lana badaukazue, animo gutxiago falta da eta merezita dituzuen oporretarako :-)

Besarkadak eta muxuak guztiontzat.

Zure marka pertsonala hobetzeko ekintzak

marka pertsonala

Image courtesy of Poonsap at FreeDigitalPhotos.net

Anabell Hilarski @AnabellHilarski blogari eta coach-ak norberaren marka pertsonala hobetzeko aholku oso onak eman dizkigu. Hemen dizue euskaratuta:

  • Ezagutu benetan maite duzuna. Amets hori eta egi bihurtu dadin lan egin.
  • Zure bloga zure marka pertsonalaren motorea izan behar da. Gogoratu blog honetan idatzen nuen sarrera.
  • Eduki berritzailea sortu. Zure jarraitzaileak partekatu dezaten.
  • Zure audientzia zehaztu. Zein da zure irakurle/jarraitzale/bezero objetiboa. Zeintzuk dira bere beharrak? Nola asetu?
  • Harpidedunak lortu: Sortzen duzun newsletterera harpidetu daitezela beraien emaila emanaz. Bakoitzak dolar baten balio du Anabellen iritziz. Nire ustez bakoitza ondo zaindu beharreko helbidea da.
  • Zure interesa sortzen duen gai batekin lotu zure marka pertsonala eta beste lagun batzuen markarekin lotu.
  • Sortzen duzun guztiak zure seilua izan behar du. Logoa, webgune helbidea edo izena.
  • Ez egon zain besteak aurki zaitzaten. Laguntza eskaini eta lagundu.
  • Zure kezka eta interes berak dituzten aitzindariekin bat egin eta sarea sortu. Harremanak bultzatu.
  • Keyword-ak erabili. Aukeratu zehazten zaituzten hitz birezi hoiek.
  • Sare sozialak erabiltzea ezinbestekoa da. Nolakoa zaren lau haizeetara zabaltzeko.
  • Engage: Zure blogeko sarrerak partekatu, baina ez gelditu hor. Beste blogetan iritzia eman.Iruzkinak utzi.
  • Galderak egin: Zure alde daudenak ezagutzeko aukera emango dizu.
  • Adimen emozionala erabili. Ez bakarrik eztabaidatu sare sozialetan. Datozkizun kritikak kontutan izan. Zure marka pertsonala hobetzen lagunduko dizute agian.

Ekintza gehiago egin litezke gure marka pertsonala hobetzeko baina Anabellek aipatzen dituen ideia hauekin lehen urratsak eman ditzazkegu.

Zer gehiago egin daiteke nortasun digitala eta gure marka hobetzeko?

 

Sare sozialetan ibiltzeko oinarrizko osagaiak

Badaramatzat urte batzuk sare sozialak  erabiltzen. Gehien erabiltzen ditudanak Twitter eta Facebook dira baina beste batzutan ere ibiltzen naiz bai Linkedin eta baita Google+ ere. Hasieran nahiko galduta ibili nintzela aitortuko dizuet baina tira ibixaz ibilixaz azkenean joan naiz hartzen  neurria. Egia esan txoritxo urdinean beste edozeinetan baino gehiago jardun naiz orain arte eta hasieran nahiko korapilotsua egin bazitzaidan ere gaur egun nire kuttuna da ezbairik gabe. Ez pentsa twitter apologia egitera natorrenik, hala ere, garbi esan beharra daukat gauza asko eman dizkidala txoritxoak eremu ezberdinetan, pertsonalea barne. Baina natorren post hau idaztera ekarri nauen arrazoia azaltzera. Izan gaitezke oso adituak sare sozialetan eta noiz gauzak argitaratu jakin eta monitorizazio lan onak egin baina jarraian aipatuko ditudan osagai hauek erabiltzen ez baditugu nekez lortuko ditugu nahi ditugun emaitzak. Kontutan hartu beharreko osagai hauek ez dira teknikoak eta kontu pertsonalak izan edo enpresakoak izan erabili beharrekoak dira.

sare sozialak osagaiakImage courtesy of Poonsap at FreeDigitalPhotos.net

Sare sozialetako osagaiak

Gardetasuna

Gizarteak eskatzen duena da. Agertu zaren bezala ez ibili ezkutatzen ezer.

Bestearen lekuan jarri

Egokitu mezua mezua zure audientziara . Horretarako jakin beharra daukazu nolakoa diren zure kideak.

Bi norabideko komunikazioa sustatu

Zure jarraitzaile edo lagunekin elkarrizketak bultzatu. Beraien interesak nolakoak diren jakin nahia erakutsi. Egin galderak beldurrik gabe. ;-)

Eskaini balio handia duen informazioa

Eskaini zure blogetik dokumentuak jaisteko aukera. Txosten interesgarriak egin eta eman sarean dituzun lagunei berau eskuratzeko aukera.

Elkartasuna eta gertutasuna erakutsi

Oso gomendagarria da gaurkotasuna duten gertakarien aurrean elkartasuna erakustea. Zure audientziak adibidez gizarte aferetan begirunea badu, erakutsi beldurrik gabe gure alde gizatiarra. Beste alde batetik oso gomendagarria da taldekideekin zuzeneko harremana izatea. Ahal den guztietan offline harremana bultzatu. Desbirtualizatu jarraitzaileak. Lagun edota bezero berriak egingo dituzu.

Laburbilduz azaldu emozioak! Inori ez zaigu gustatzen telefonoz makina bati hitzegiten aritzea. Gauza inpertsonalagorik ez dago. Sare sozialetan beste horren beste. Gizaki bat dagoela sare sozialetako kontuak kudeatzen nabaritu dadila. Errespetua beti erabili baina  sentimentuak azaldu ditzala ere bai. Gurekin harremana mantedu nahi duen lagun talde jator bat lortuko dugu. Eta garrantzitsua dena, talde horrek gurekin bat egingo du eta edozein egoeratan gu babesteko prest egongo da.

Gustuko duzu sarrera hau? Partekatu sare sozialetan. Agian beste post hauek interesatzen zaizu ere:

Langileak eta sare sozialak

Zu zara produktua sarean

 

Eta zu, ardi beltza al zara?

Gure gizarte zuzen eta santu honetan ohiturek pisu handia dute. Bizitza hauen arabera antolatu eta zoriontsu garela sinisten dugu. Jaiotzen garenetik daukagun sexu motaren arabera halako edo bestelako jokaera izan behar dugula aurreikusita dago. Estereotipatuta dagoen gizarte honetan barneratuta dugu zer rol izan behar duen bakoitzak. Mutila neskazalea eta neska mutilzalea izan behar da. Hori da naturaltasunez eta zuzenbide osoz onartua dena. Bikotea izan eta ezkondu bizitza osorako gainera behar den bezala, amen. Mundu honetan pasatzen dugun denbora osoa lagun berarekin igarotzea ezinhobea omen da. Eta nik zer esango dizuet nekatuta nago parametro hauetan bizitzeaz.

ardi beltzaImage courtesy of Poonsap at FreeDigitalPhotos.net

Bai nekatuta nago mutila naizelako neska izan behar dudan siniskera okerraz. Bizitza osorako izan beharra dela harremana eta pozik bizitzearen kontu mitifikatu eta oker horrekin. Lehenik eta behin ez da erraza pertsona egokia topatzea. Demagun topatzen dudala eta konektatzen dugula. Primeran. Lotu behar al gara bizitza osorako? Zeini inporta zaio nola gauden eta zertan den gure harremana. Zenbat bikote apurtu dira lotuta izan behar diren siniskera hori aurrera eraman dutelako. Eta benetan gaizki badaude elkarrekin, ez al da hobe bata bide batetik joatea eta bestea beste bidetik? Eta zer esan ez baduzu bikoterik neskazaharra edo mutilzaharra bezala ezagutua izango zara. Gizajo penagarritzat hartuko zaituzte. Sendi bat aurrera atera ez duen gizaki osatu gabetzat. Nahikoa da!

Izan zaitez ardi beltza hala nahi baduzu. Ezberdina. Berez denok gara ezberdinak baina ohiturek berdintzen gaituzte eta gerriko eztuegiak eramatera behartu. Ez diot nik uko egingo neska jator batekin nere bizitza pasatzeko proposamen tentagarri bati. Elkar maitemintzeari ere ez. Baina ez dut nahi burua jaterik horregaitik. Bilatzen duenak aurkitzen du eta sortzen bada ondo baina sortzen ez bada, ondo ere bai. Eta nor naiz ni kritikatzeko beste batek erabakitzen badu bizitza bakarrik pasatzea. Edo sexu bereko lagun batekin. Edo semeak adoptatu eta aurrera ateratzen bere kabuz. Ez naiz inor hori gaizki dagoela esateko. Pertsona osoak gara eta ez daukagu zertan beste norbait ondoan geure bizitza osatzeko. Ez gara laranja erdiak eta ez dugu behar beste erdia zoriontsuak izateko. Geure kabuz zoriontsu izan gaitezke. Beste lagun batekin soilik zoriontsu izango dela sinisten duena oker dabil.

Zorionez famili mota ezberdinak daude. Gero eta gehiago. Lehengo artalde zuri zurietan orain ardi beltzak ikusi ditzazkegu. Ardi hoiek ez dira bizi oker. Aske bizi nahi dute eta eskubide osoa dute.

Ardi beltzek artaldea aberasten dute ez zalantzarik izan.

Sarrera bukatzeko Neus Sanchis risoterapeutaren bideo jator bat daukazue azpian. Eta Rafael Santandreu psicologoaren iritzia gai honetaz telebistan egin zioten elkarrizketa batean. On egin :D

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

2,331 harpidedun

%d bloggers like this: