Artxiboa gaika: Gipuzkoa

3 bonbardaketa gogoan izateko

Durangoko bonbardaketaren urteurrena izan zen pasa den astelehenean. Gerra zibilean Euskal Herrian ez zen Durangoko bakarra izan. Tamalez oso ospetsua izan zen Gernikakoa denok ondo gogoan duguna. Baina izan zen beste bat ere Eibarkoa. Oso ezagunak ez badira ere Durango eta Eibar Gernika baino lehenago bonbardatuak izan ziren.

Sarrera honetan hiru hauek blogera ekartzea erabaki dut. Data hauetan  izan ziren bonbardatuak:

  • Durango 1937ko martxoaren 31n
  • Eibar 1937ko apirilaren 25ean
  • Gernika 1937ko apirilaren 26an

Ondoren sarraski hauen testigantza ematen duten dokumentaltxoak dituzue ikusgai. Gogoan izan ditzagun gerrateak sortzen dituzten txikizioa eta injustizia latzak.

Bonbadaketa ezagunenak Euskal Herrian

 

Durangoko bonbardaketa

Durangoko_Bonbardaketa_1937-03-31Durangoko_Bonbardaketa_1937-03-31.jpg((752 × 500 pixel, fitxategiaren tamaina: 112 KB, MIME mota: image/jpeg))

Eibarko bonbardaketa

bonbardaketa

GureGipuzkoa.net | “Eibar. Una vista de Eibar el año 1938″ © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio

 

Gernikako bonbardaketa

bonbardaketaBundesarchiv_Bild_183-H25224,_Guernica,_Ruinen.jpg((800 × 593 pixel, fitxategiaren tamaina: 70 KB, MIME mota: image/jpeg))

“Zerutik sua dator!” dokumentalaren laburpena

Ezagutzen al dituzu Euskal Herrian Gerra zibilean izan ziren beste bonbadaketarik?

Gustuko duzu sarrera hau? Partekatu sare sozialetan. Agian beste post hau interesatzen zaizu ere:
Munduaren historia minutu batean

Nolakoa zen zure herria duela ia 60 urte?

Sareak munduko edozein txoko ezagutzeko aukera ematen digu. Mapen bitartez eta sateliteak ateratako argazkiak erabiliz nolakoa den toki jakin bat ezagutu dezakegu. Zerbitzu ospetsuenetarikoa hori egiteko, Googlek ematen digu. Gainera Gipuzkoako hainbat herrietako panoramikak ikusteko aukera ematen digu Street View erabilita. Lehen aukera hori ez zegoen. Esan dudanarekin ez dut ezer berririk azaldu interneten sarri ibiltzen bazara irakurle. Baina herri bat nolakoa zen duela 60 bat urte jakitea nahi badugu ez da hain erraza ezta? Aipatutako zerbitzuak ez digu aukera hori ematen eta.

Gipuzkoako foru Aldundiko 1:5000 webgunearekin hori posible da. Gainera Gipuzkoa lehen nolakoa zen eta orain nolakoa den ikusi dezakegu. Nola aldatzen diren gauzak!? Gozatu.

Soraluze 1954

SORALUZE  Soraluze 2012

soraluze2012

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

2,140 harpidedun

%d bloggers like this: