Blogaren artxiboa

Amets gaizto bat izan da? Datorkigun etorkizun beltza

Bart TV3ko Singulars programa ikusi nuen, ekonimiaz jardun ziren. Bi ekonomilarik bizi dugun krisiaz mintzatu ziren eta egora okertu egingo dela azaldu zuten. Espainia Eurotik irten eta berriz pezetara bueltatuko garela, konpetitibitatea lortzeko pezeta debaluatu beharko dela eta honek pobretuko gaituela komentatu zuten. Panorama beltz beltza beraz datorkiguna. Goizean esnatu naizenean amets gaizto bat izan zela pentsatu dut baina, bai zera, sarean berriz programa osoa ikusi dudanean ametsa ez dela izan ikusi dut.

Singulars programako aurkezleak, Jaume Barberà, zur eta lur ekonomilariei nola den posible guzti hau gertatzea galdegin die. Bankuetan eta boterean dagoen jende argiarekin. Hauek bizi dugun krisia eta aterabidea ez dela hain arraroa esanez erantzun diote. Argentinan eta Errusian pasa zituztela halakoak adibide gisa jarri diote. Ziurrenik darabilzkigun euroak markatuko omen dizkigutela “spain” hitzarekin. Hitz debaluatuarenkin. Marka da gero!

Horrela jarraituz gero Españatik ateratzeko gero eta gogo gehiago ematen du. Okerrago egongo ote ginen?

Euroa kolokan

Euroaren etorkizunaren gaineko eztabaida ekonomian adituekin. Goiena komunikazio taldeak antolaturik.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

2,333 harpidedun

%d bloggers like this: