Blogaren artxiboa

Udaberri, zertan berri?

Kaixo polittori!
Aste honetan sartu gara udaberrixan, hori diño sukaldeko horman zintzilikatuta daukadan egutegixak. Eguzkixa ohi baino beranduago etxeratzen da, zuhaitzak soineko koloretsu ederrez jantzi dira, alergikuen begi-sudurrak gorritzen eta basuak konpasik gabeko sinfonia sortzen hasitta dare. Kukurik ez dot entzun ondiok, negua gaindittu dogula iragarriz. Lazkao Txikik kantatutakua da “Kukua, berriz, zuhaitzik zuhaitz “kuku” hemen ta “kuku” han/kalendario gabe badaki noiz etorri ta noiz juan”. Guk asmatuko ote genduke oporrak noiz hartu be? Egun seinalatu asko dare gure egutegixan, lartxo bera gabe bizitzen asmatzeko.

Latza izan da pasa berri dogun negua, aspaldiko urtietako gogorrena seguru asko. Nagusixenek be ez dabe holakorik gogoratzen, pentsa! Lantegixak langilez hustu dittuen haize erauntsixak, soldatak izozteko moduko zeropeko tenperaturak, elurra bezain zuri laga gaittuzten murrizketak, enpresarixen interesak babestu eta langilion eskubidiak deusezteko txingor zaparradak. Negu gorrixa, zenbaki gorriduna.

Martxua hilabete esanguratsua da efemeridien kalendarixuan. Beste behin, loraldi baten atarixan garela dirudi, baina frutua jaso nahi baldin badogu, egun bakarreko ernetzia ez da nahikua izango; loria ximeldu egingo da bihar beste eguzki eta ur ez baldin badauzka. Unai, loratzeko prest daguan kimu asko ikusten al dittuzu adaxketan? Ezer bururatzen al jatzu boteretsueri luze iraungo dotsen alergia bat sortzeko?

Datozen egunetan, poltsikuan txanpon gutxi batzuk erabili, badaezpada, kukua kantari hasten bada be!

Eneko Beretxinaga

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kaixo pendejo!
Zure egutegixa ez dago oker, ez. 2012ko udaberrixa martxuan 20ko goizeko 5:14ean hasi zan. Nobedade astronomiko gisa, aurtenguan, Artizarrak, Eguzkixa eta Lurra erdittik zeharkatuko dittu. Fenomeno hau gauzatu dein egon bihar diran baldintzak oso gutxitan ematen diranez oso ikuskizun miretsia izango da.

2117.urtera arte ez da barriz gertauko, beraz, atara kontuak! Kukuak ez dau halako baldintza konplexurik bihar izaten abesteko. Hori bai, “Kuku” entzun eta poltsikuan dirua eukitzeko, Artizarran orbitan gertatzen diran antzeko baldintzak bihar dira gaur egun. Eta horren arrazoia krisia dala diñue… Ba ni ez nago ados.

Krisia ez baita arazua, herrittarrok pairatzen dogun beste zeozen ondorixua baizik. Benetako buru-haustia indarrian daguan sistema ankerra da, bera da krisian daguana! Norbaittek uste al dau, mugatua dan planeta baten hazkuntza mugagabia eman daittekeenik?

Krisi ezberdinak, sistemiak funtzionatzen ez dabela erakusten doskue behin eta berriz. Eta erreformekin ordia, boteretsuak egoera injustu hau denboran luzatu eta saihestezina dana atzeratzia bilatzen dabe.

Erreformian aurrian, beraz, eraldaketia da erremedixo (edo alergia) onena. Eta horretarako ezinbestian baldintzak sortu bihar dittugu. Oraina irauli eta boteregune eta alternatiba barrixak eraiki. Iruñerriko eta Gasteizko ikasliak azkenaldixan jo eta ke hortan dabizela ematen dau. Datorren osteguna, indarrak norabide horretan biltzeko eguna izatia gura neuke. “Egon hadi lo, eta jango dek/n mehe”diño atsotitz batek. Ez deigun geuk be 2117ra arte itxaron.

Unai Txurruka

Extra, extra!

Iepa Aitor, dana ondo? Ni hemen nabil, betiko martxan. Aurreko astian beste egunkari baten amaieria ezagutu genduan. Ez da beran paperezko edizinua bertan behera lagatzen daben lelena eta azkena izango. Zoritxarrez, guretzat ez da barrixa egunkari bat galtzia eta badakigu zer suposatzen daben halako gertakari batek.

Pasatu dan asteko kasuan, espero genduan zeoze zan, Publicok zeukan egoera ekonomikua ikusitta. Ni ez naiz paperezko egunkarixen irakurlia eta uste dot gero eta gutxiago dirala albistiak orrixak pasatuz irakurtzen dabenak, baina errotatiben amaieriak ez dot uste egunkarixen desagerpena suposatuko dabenik, besterik bare, formatu aldaketa bat egongo da. Hori bai, pentsatzen dot oso biharrezkuak dirala gizartian garapena bermatzeko. Gaur egun albistiak ez dira existitzen, gure begixekin ikusten ez badittugu behintzat, eta horregaittik gertakari bardinen inguruan iritzi ezberdinak izatiak norberan aberastasuna indartzen dau.

Bizi dogun garaiotan existitzen diran egunkarixak ezin dira dauken objetibotasunagaittik definittu eta esan leike danek, euren interesen arabera moldatzen dabela egixa. Zela ez, guri gehixen gustatzen jakuzen gizurrak esaten dittuen egunkari horrek dira guretzat objetibuak, baina egixa jakitzetik ahalik eta gertuen egoteko, danon gizurrak ezagutzia komeni da.

Guzti horregaittik lotsagarrixak pentsatzen jataz izendatuko ez doten egunkari batetik agertu diran barrixak eta zorionak, gizartia ahalik eta ezjakinena izatia nahi dabela erakusten dabelako. Euskaldunon Egunkarixakin erakutsi zeben herri baten ezaugarri identitarixuak suntsitzeko prest daozela, eta oin erakusten dabe gizartian ignorantzian eroso sentitzen dirala.

Markel Arizaga

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aupa Markel, gurian badakigu zer dan egunkarixak itxi biharra eta ez arazo ekonomikuen ondorixoz Publico moduan. Agian hurrengo baten holako ekimena aurrera ataratzeko beste formula batzuk bilatu biharko dittue. Auzolana da onena. Horretaz gurian zerbait badakigu. Berria, adibidez, hola sortua zan eta “ziztadak” bilduaz era berian egittia nahi dau aurrera. Espainarrek badauke gurian eredu politta nahi daben hori aurrera etaratzeko. Beraien eskuin muturrekuak poztu egin dira Publicon itxieriakin bai, ez da harritzekua, lotsagabe eta harro dabiz ziharo oldartuta. Argi ikusi da zein balixo etiko gutxi dauken auzokuan gaitzekin poztuaz.

Prentsan etorkizunak gizarteko beste alor batzuk moduan aldatzen dihardu. Sariak dakarren berrikuntziak onerako edo txarrerako txoko franko astintzen dihardu eta moldatu biharra dago. Egunkarixak ez dira salbuespena. Internetak indarra hartu zebanian paperan heriotza hurbil zeguala esaten zeben askok baina bai zera! Nik uste dot beste era baten irakurriko dittugula egunkarixak, baina hori da garrantzitsuena, irakurtzen jarraitzia.

Zer esan objetibotasunaz? Ba ez dala existitzen. Biharbada hurbildu zeinke halako zerbaittera baina ez dozu lortuko nahi dozun hori objetibotasun osoz azaltzerik. Eta zegaittik? Danok gizaki subjetuak garalako. Nik errealitatia era baten ikusten dotelako eta zuk beste baten. Prentsan beste horrenbeste pasatzen da. Egunkari bakoitzak bere ikuspuntua dauka eta jakina bere interesak hau edo beste, hura kontatzeko. Nire ustez zentzuzkuena irizpide kritikua izatia da eta bai zure gustukoa dan egunkarixa eta gorroto dozuna irakurri eta ondorixuak etaratzia.

Aitor Madrid

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

2,333 harpidedun

%d bloggers like this: